Euskal hautetsien biltzar zalapartatsua zumarragan, 1934an
1934an, udalek biltzen zuten ardoaren gaineko zerga kendu zuen Gobernu espainolak. Euskal alkate eta diputatuek Zumarragan elkartzeko deia egin zuten, neurriaren aurkako biltzar batera. Aurreko egunean, Guardia Zibilak hainbat alkate eta zinegotzi atxilotu zituen. Ricardo Martinen argazkiek erakusten dutenez, eraso-guardiak biltzarra galarazten ahalegindu ziren; alferrik. Besteak beste, Telesforo Monzon, Indalecio Prieto eta Donostiako eta Lizarrako alkate Fernando Sasiain eta Fortunato Agirre izan ziren biltzarrean.
atzerria
Ez dugu asko aurreratu aberatsen zergapetzean
atzerria
Fentaniloaren krisia: Oregonek drogak edukitzea zigortu du berriz ere
herria
Nor zen Aita Manuel?
erritarrak
«XIX. mendeko 300 bat gutun ikertu ditut, emigranteek eta soldaduek Zuberoara, etxera, bidalitakoak»
herria