Ainara Lertxundi
IKUSMIRA

MEXIKARRAK AUZOLANEAN, LURRIKARARI AURRE EGINEZ

Pedro PARDO|AFP
Pedro PARDO|AFP

Mexikoko erreskate taldeak etengabe ari dira lanean, gau eta egun, hondakinen artean gelditu diren pertsonak onik ateratzeko esperantzarekin. Ez da lan samurra eta mundua guztia ahal duena egiten ari da, auzolanean. Pertsonaren bat bizirik aurkitzea lortzen dutenean ospatzeko «Canta y no llores» edo «Cielito lindo» bezalako kantu herrikoiak abesten dituzte, heriotzari irabazi diotela adierazteko. Guztiek gogoan dute 1985eko irailaren 19a. Urte horretako lurrikarak Mexiko Hiria txikitu zuen eta oraindik orain ez dago hildako kopuruaren zifra fidagarririk, informazio iturriaren arabera nabarmen aldatzen baitira kopuruak. Aurten, egun berean, lurrak mexikarrak berriro astindu ditu. Eta, orduan bezala, orain ere auzolanean antolatu dira. Batzuk, hondakinak kentzen, beste batzuk janaria eta ura banatzen, eta, unibertsitateko ikasleak, euren jakinduria herriaren zerbitzura jarriz. Ez dugu ahaztu behar ere irailaren 8an, Oaxaca, Chiapas eta Tabasco kolpatu zituen lurrikara.