Amagoia Mujika Telleria
IKUSMIRA

ZORIONTSUAK AL ZARETE PANTAILAZ BESTALDEKO BIZTANLEAK?

Juan Carlos Ruiz | Argazki Press
Juan Carlos Ruiz | Argazki Press

Zoriontsuak al zarete pantailaz bestaldeko biztanleak? Sekula izaten al duzue hotzik edo berorik? Noizbait galdu al duzue aterkia? Zenbat galtzerdi pare janzten dituzue neguan? Txarangako doinuekin pizten al zarete? Ileordearekin adiskidetzen al zarete egunak eta gauak zentzua galtzen duten une magiko horretan? Kroketak gustatzen al zaizkizue? Eta kaleko lurrak azkenerako hartzen duen jite lirdingatsu hori zapaten zolan sumatzen duzuenean, zer sentitzen duzue? Izerdirik botatzen al duzue? Eta, malkorik? Aurpegiko margoa maindiretan garbitzen al duzue?

Esan, zoriontsuak al zarete pantailaz bestaldeko biztanleak?