2018/03/10

HISTORIKOA ETA SINTOMATIKOA
Amagoia Mujika
0310_ikusmira1

Bezperan tuper pare bat utzi dituzulako hozkailuan, kontzientzia txarrez gainera. Protestarako arrazoiak asko izanagatik, protesta egiten ez dakizula sentitzen duzulako. Nekatuta zaudelako auzoko dendetan «greba hau nahaste-borraste» bat dela entzuteaz. Ez zaintzeko gai ez zarela sinestarazi dizutelako. Zuk egiten ez duzuna gizonezkoek egin beharrak bertigotxoa sortzen dizulako. Gaur egiten ez duzuna bihar egin beharko duzula seguru dakizulako...

Akaso historikoa izango da, jendetsua eta askotarikoa izan delako planto feminista. Baina sintomatikoa izan da zalantzarik gabe; hainbeste zalantza, zirrikitu, galdera eta kritika sortu duen protesta gutxi izango baita. Haserregarri bezain esanguratsua. Horregatik bakarrik merezi izan du, lehen garbi zegoena garbiago baitago orain. amagoia.mujika@gaur8.info