2018/06/09

ATSEDENALDIRIK GABE EBOLAREN KONTRAKO BORROKAN AFRIKAN
Ainara Lertxundi
0609_gaur8_ebola

Ebolaren kontrako borrokak ez du atsedenik. Kongoko Errepublika Demokratikoan lehenengo gaixoak antzeman zituztenetik, gobernuz kanpoko erakundeak eta osasun langileak buru belarri ari dira prebentzio lanetan, herriz herri, bidaiariei nahiz bertakoei tenperatura hartzen, goiko irudian bezala, gaixotasuna zabaltzea saihesteko. Argazkia Afrika Erdiko Errepublikako Bangi herrian atera zuten, ekainaren 3an. Kongoko Errepublika Demokratikoarekin muga egiten du Bangik eta Ebola birusa zabaldu dezaketen animalia gehienak bertatik igarotzen dira; horregatik, osasun kontrolak areagotu dituzte zonaldean. Informazioa funtsezkoa da. Kongoko Errepublika Demokratikoan Unicefek abian ipini duen kanpainak 800.000 lagunengana iritsi nahi du. Guztien inplikazioa behar-beharrezkoa dela nabarmendu du erakundeak. Ebolari aurre egiteko 2.500 irakasle, 53.000 ikasle eta 30 kazetari ahaldundu ditu jada. Ahalegin guztiak gutxi baitira gaixotasunari ateak ixteko. Ainara Lertxundi