Juantxo Egaña

Emakumeak harraskan, Galleren begitik

Argazkia Iruñean egina da, XX. mendearen erdialdera. Emakume talde bat ageri da, harraska batean ontziak garbitzen. Lana egiten duten bitartean, posatu egiten dute argazkilariarentzat. Egilea Jose Galle Gallego argazkilaria da (Valladolid, 1988 – Iruñea, 1983). Madrilen hasi zuen bere ibilbidea, Donostian jarraitu eta azkenik Iruñeko Zuria Nafarroakoa kalean estudio bat zabaldu zuen 30eko hamarkadan, 36ko Gerra baino lehen, bere anaiorde eta halaber argazkilari Rafael Bozanorekin batera. Urte batzuk geroago, bakoitzak bere bideari jarraituko zion. Jose Gallek bere estudioan jende askori egin zizkion argazkiak eta gizarte erreportajean ere jardun zuen; besteak beste, bere irudietan Iruñea jasaten ari zen aldaketak jaso zituen eta Estatuko zenbait hedabiderentzat lan egin zuen berriemaile grafiko gisa.