2018/06/16

ANTZERAKOAK DIREN ETSAIEN ARTEKO ITUNAREN GEROA
Dabid Lazkanoiturburu
0616_mun_kimtrump

Nork «handiagoa» duen mehatxuka ari ziren duela hilabete pare bat, aurreikusi ezinezko ondorioak izango lituzkeen liskar baten beldurra mundu osora zabalduz. Aste honetan, ordea, Singapurren elkarrekin bildu dira Donald Trump eta Kim Jong-un «etsai amorratuak». Trumpek, agian nazioarteko egoerak berak premiatuta, Pentagonoak Hego Korearekin batera egiten dituen «gerra joko garesti eta probokatzaileak» etetea erabaki du. Kimek, berriz, besteak norberaren beharra duela ondo dakienaren papera jokatuz, datarik gabeko armagabetze nuklearra agindu dio, hori bai, prozesuak egiaztatua izan behar duela hitzez hitz onartu gabe. Gailur historiko honen emaitzak ikusteko daude oraindik. Litekeena da Kim eta Trump hain antzekoak izatea munduko bakearentzat mesedegarri suertatzea azkenerako. Esan ohi da, hala ere, antz gehiegi duten bikoteen patua elkarrengandik bereiztea izaten dela. Aho bero eta misil bero direnen arteko «dibortzioa».