2018/08/11

EZ DIRA AULKI BATEAN ESERITA ZAIN EGONGO
Amagoia Mujika Telleria
0811_ikusmira
Juan Carlos Ruiz| FOKU

Udako argiaz eta eguzkiaren epelaz gozatzera joan eta izoztuta uzten zaituen errealitate krudela parean. Itsasoaren magalean kulunkatzera joan eta edonori bertigoa sortzeko datuak: dispertsioak 4.000 lagunen bizitza hankaz gora jartzen du. Euskal Herriko egiatako postala hori da, zuloz betetako etxeak, aspaldian Kantauri itsasoko kresala usaindu ere egiten ez duten herritarrak, beren eskubideekin batera ziega urrunetan lotuta daudenak. Casado, Covite eta enparauak urduri samar ote dauden... ezetz eta ezetz, ez dutela hurbilketarik onartuko. «Gorrotorik gabe, baina hurbilketarik gabe». To, leloa. Horien emozioen hiztegian zer ote da gorrotoa? Senideak eta hainbeste herritar, bitartean, arnasari eusten baina itxaropena apal-apal. Oraingoz, hitz gutzi batzuk eta apenas ekintzarik.

Tristeena da ez dela bihotz oneko ekintza bat, ez dela karitatea, ez dela espetxe onura bat. Legea da, legea bakarrik eta legea goitik behera. Beren legea; komeni zaien modura erabiltzen duten hori. Hori ez da ez serioa, ez justua, ez legezkoa.

Bero zein hotz, senideek borrokan segituko dute, etxean hutsik dagoen aulkia bete arte ez baitira aulki batean eserita zain egongo.