Xabier Izaga Gonzalez
IKUSMIRA

OHITURAK

Idoia ZABALETA| FOKU
Idoia ZABALETA| FOKU

Euskaraldiak ohitura aldaketa eragin nahi du. Hizkuntza ohituren aldaketa. Ohitura asko aldatu beharra dago, koherentziaz besterik ez bada ere. Gure aho biziak jaulkitzen dituenak eta gure belarri prestak –ez beti prestuak– onartzen dituenak gauzatzea errazte aldera. Nafarroako Parlamentuak, beste hainbat instituziok bezala, bat egin du Euskaraldia ekimenarekin. Eta hori ohitura aldaketa da. Egiari zor, aspaldi ez dela arte Nafarroako instituzio gehienak kontrolpean zituztenen artean ez da ez “ahobizirik” ez “belarriprestik” falta izan. Berritsu ugari, euskararen arbuio bizia sustatzeko; kuxkuxeroak ere aunitz, euskarari erasotzeko prest.

Errioxako Komunitatean ez dute Euskaraldiarekin bat egin. Ondo... bost axola, alegia. Edonola ere, lekutan dago ohitura aldaketa. Bertako PSOEk Autonomia Estatutuaren erreformarako aurkeztu zituen zuzenketetan zeuden euskararen aipamenak kendu egin ditu. PPk ohartarazi zienez, horrela hasi zen Nafarroa ere, ohitura txarrei heltzen, alegia. Eta orain ohitura zahar haiei eusten tematuta.