Xabier Mikel Errekondo

Urduri dago Markel Olano (II)

Boterean dauden alderdi politikoen aginte-jarduna amarru politikoa da eta, batez ere, iruzur soziala. Alderdiek beren interesen alde arpilatzen dute guztion bizkarretik. Jokamolde hau lau haizetara barreiatutako kutsadura da, baina etxean pairatzen dugu adibiderik lazgarriena, Gipuzkoan bertan. Markel Olanoren Foru Aldundiaren kudeaketa hainbat Despotismo Ilustratuaren aplikazio zuzenak dira, nahiz gaurkotua “Gipuzkoa Orain” markapean eta komunikabide boteretsuek bernizatuta; finean, “Dena herriagatik baina herririk gabe”. Izan ere, ze agintarik du arautuko parte hartze loteslerik herritarrek bere jarduna fiskalizatu ahal dezaten? Ze agintarik arautuko ditu estrategikoak diren proiektuak herritarren onespen esplizitua beharrezkoa izan dezaten? Ez izan inozoak, agintariek, bai ala bai, berena egin nahi dute. Horrelakoa da Gipuzkoako Foru Aldundiaren jarduna, herririk gabe… nahi den guztia egiteko; informazioa ukatu eta herritarren parte hartze itxurazkoa baino ez.

Horixe leporatu dio GuraSOSek Aldundiari herritarrei Zubietako erraustegiaren inguruko komunikazio zientifikoa ezkutatu izana salatzean. Nola ez ezkutatu ikerketa bat herritarrek prentsa eta Aldundia suspenditzen dituztenean 3,5 puntu eskasekin? Eta Usurbil, Andoain, Urretxu eta Donostian erraustegiaren aurkako jarrera nagusitzen denean osasunagatik eta hondakinen kudeaketa ereduagatik? Bada gipuzkoarrak jakitun dira Aldundiaren irainez, eta Aldundia jakitun da komunikazio kanpainek jada ez dutela herritarra erraustegiaren alde jarriko. 2002tik ezkutatutako ikerketa izanik ere hauteskundeen atarian urduri dago Olano jauna. https://blogagurasos.wordpress.com. •