Juantxo EGAÑA

Vasco-Navarro trenbidea egiteko obrak, Gasteizen

1882an Lizarratik Gasteiz eta Bergararainoko trenbidea eta Arroitz eta Lerinerako adar bat eraikitzeko plana onartu zen. The Anglo-Vasco-Navarro Railway Company Limited konpainia arduratu zen lanez. Langileei soldatak ez ordaintzeagatik eta konpainiak 1888an Londresen zituen arazoengatik bertan behera utzi zituzten obrak zenbait hilabetez. 1889an Gasteiztik Leintz Gatzagarainoko zatia inauguratu zen. Ingalaterran fabrikatutako lurrun-makinak «Euskalerria» izena zuen. Obrak zenbait aldiz abiatu eta gelditu ondoren, zenbait adar egin eta inauguratzen joan ziren, eta 1929an Gasteiz-Lizarra trenbideko azken zatia bukatu zuten. 1967ko abenduaren 31n itxi zuten trenbidea. Irudian, Gasteiz-Lizarra trenbidea egiteko Gasteizko Herrandarren kaleko lanak ageri dira. Argazkia Enrique Guineak egin zuen 1919an. Atzealdean, geltokia.