Juantxo EGAÑA

CLARA campoamor donostian, amnistia eske

1931ko apirilaren 5ean, Espainiako Errepublika aldarrikatu baino egun batzuk lehenago, Donostiako Urumea pilotalekuan mitin bat izan zen, Ondarretako kartzelan zeuden preso politiko errepublikanoentzako amnistia eskatzeko. Hizlarien artean Clara Campoamor emakumeen eskubideen eta sufragioaren defendatzailea zegoen. Garai hartako hedabideak honela mintzatzen ziren emakume hartaz: «...abokatu ospetsua, demokraziaren hitz biziez jendetza errepublikanoa gidatzen duena. Garai berritzaileen ikurra da... aurreiritzi klerikaletatik askatua eta bizitza modernoarekin bat egina... Datorren Errepublikak baditu milaka emakume jarraitzaile Clara Campoamorrek bezala beren ideal prestuak jendaurrean agertzen dituztenak». Rikardo Martinen argazki horrek Urumea pilotalekuko amnistiaren aldeko ekitaldiko momentu bat jaso zuen; bertan Clara Campoamor ageri da publikoaren aurrean hitz egiten. Haren irudi hau agertu ohi da kazeta eta aldizkari askotan, maiz muxarratuta, fotomuntatzeetan edo hainbat atzealderekin. Eskuarki, ezjakintasunaren ondorioz, irudiarekin batera ez da egilea nor den eta argazkia non egina den agertzen.