2019/02/02

HENDAIA, MARRAZKITAN JASOA
Amagoia Mujika
0202_hendaia1

Gaur zortzi Hendaian izandako SketchCrawl deialdia arrakastatsu joan zen. Eguraldiak ere marrazki maratoiaren alde egin eta tregua tarte zabal samarrak eman zituen. Hendaiako kaleetan barna topatu zituzten marrazkilariek koadernoan jasotzeko perlak; itsasoak emanak, portuan jasoak, Bidasoaren bazterretan ikusiak, eraikinek iradokitakoak edota pertsonek oparituak. Euskal Herriko hamaika bazterretatik gerturatu ziren sortzaileak: Donibane Lohizune, Hendaia, Artzentales, Burlata, Iruñea, Etxalar, Gasteiz, Bergara, Irun, Arrasate eta Zumarraga, besteak beste.

Datorren hitzordua otsailaren 23an jarri dute, Maulen, maskaradaren uneak marrazkitan jasotzeko. Deialdi hori Marrazkerazek egin du, Marrazkilari Euskaldunon Topaguneak.

Amagoia Mujika Telleria