2019/02/16

Erreportajea
 
Elurtea Gasteizen, 1958an
Juantxo EGAÑA
0216_behatxulotik

1957 elur urtea izan zen Euskal Herrian. Urtarrilaren 15ean, metro erdiko elurra zegoen Gasteizko kaleetan eta zero azpitik 19 graduko tenperatura. Horren ondorioz, garraioa asko korapilatu zen eta esnea eta ogia bezalako oinarrizko produktuak banatzea kasik ezinezkoa bihurtu zen. Hurrengo urtean, 1958an, elurra erruz egin zuen urtarrilean eta otsailean. Hartara, urtarril erdialdean Nafarroako portu guztiak itxi egin behar izan zituzten.1963. urtean, elur sasoian Gasteizen tenperatura zero azpitik 21 graduraino jaitsi zen. 70eko hamarkada hasieran ere antzeko tenperaturak jaso ziren.

Goian ageri den argazkia Gasteizen egina dago, 1958. urtean, Dato kalean zehazki. ARQUÉ firmak egina da, Federico Arozenak eta Gregorio Querejazuk sortua eta 1956tik 1975era bitartean martxan egon zena. EFE agentziaren eta “El Pensamiento Alavés” eta “El Correo” egunkarien kolaboratzaile ere izan ziren, baita tokiko aldizkari ugarirenak ere.