Juantxo EGAÑA

Lemoizko zentralaren aurkako martxaeta errepresioa

Gernikako bonbardaketaren 50. urteurrena zela-eta, Gernika 37-87 Batzordeak, bere jarduera kulturalen barnean, liburu bat argitaratu zuen. Bertan, hogei berriemaile grafikok Euskal Herriko azken hamarkadako irudiak (1977-8197) aurkeztu zituzten. Hauxe zioen liburuaren hitzaurreak: «Argazkion balio artistikoaz gainera, askatasunerantz eta bakerantz doan herriaren errealitatearen isla bizia dira». Proiektu haren koordinatzailea Imanol Garcia argazkilaria izan zen, eta azalaren diseinua Javi Ubiernak egin zuen. Testu hau ilustratzen duten argazkiak, Armintzan eginak, 1983koak dira eta argitalpen hartan ere ageri dira. Haietan, Lemoizko zentral nuklearraren aurkako martxa jendetsu bat eta ondorengo polizia-erasoa ikusten dira. Egilea Imanol Garcia da, bere ibilbide profesionala “Egin” egunkarian eta Euskal Herriko hainbat aldizkaritan egin zuena, hala nola “Anaitasuna”, “Askatasuna”, “Punto y Hora de Euskal Herria” eta “Zeruko Argia”. Euskal gatazkari eman zion trataera berezia tarteko, garaiko Europako zenbait argazki agentziak haren argazkiak eskatu zituzten.