2019/07/06

Erreportajea
 
GARBITZAILEAK, DONOSTIAKO LOIOLA AUZOAN, 1913. URTE INGURUAN
Juantxo EGAÑA
0706_behatxxu
Ricardo Martin | Fotocar Funtsa | Kutxateka

Lerro hauen gaineko argazkian igar daitekeenez, garbitzaileen lana oso gogorra zen. Maiz, muturreko tenperaturarekin, kasik belaunetaraino sartzen ziren errekan aberatsen, hoteletako bezeroen eta «belle époque»-ko garai hartan uda Donostian gozatzen zuten dirudunen arropa garbitzeko. Gainera, kontuan izan behar da garai hartan Loiola auzoko urek ez zituztela higiene baldintzak betetzen eta auzoko ur zikinak ere bertara joaten zirela. Garbitzaileek behin eta berriz aldarrikatu zuten espresuki beren lana egiteko eraikuntza bat, baina 1928. urtera arte ez zuen inauguratu Donostiako Udalak Loiola auzoko garbitokia.

Ricardo Martinek egindako argazkia 1913. urte ingurukoa da, Donostian, Urumearen erriberan, Loiola auzoan egina. Irudiaren egileak modu apartan jaso zuen bere kamerarekin garaiko Donostiako testigantza; bizitza soziala, hiriaren eraldaketa eta eraikuntza berriak.