UDA GAZAN: UMEAK, MORTEROEN BONBAK JASOTZEN

Palestinako herritarren eskubideak ez dira munduko agintarien gailurretan inoiz aztertzen, asko egiten badituzte ere. Eta egoera gero eta ustelagoa da. Sei urteko ume bat ere etsaitzat hartzen dute soldadu okupatzaileek eta aurki Qais Firas Obaiden aitak esplikazioak eman beharko dizkie «ikerlariei»: zergatik bota zien semeak tetrabrik huts bat Israelgo soldaduei? Muhammad Rabi Elayyanek egun bat lehenago egindako «delitua» larriagoa da: harriak bota zizkien israeldarren ibilgailuei, tetrabrik hutsa bota beharrean. Azken kasu horretan, «gaizkileak» lau urte baino ez ditu. Bere aitak ere esplikazioak eman beharko dizkie lurralde haietan beren ordena ezarri nahian dabiltzanei. Ia ordu berean, Armada okupatzaileak Gazako puntu bati eraso egin zion tankeak eta morteroak erabilita. Ondoren haurrak hurbiltzen dira, Said Khatiben argazkian ikus daitekeenez, lehertu gabeko «jostailuak» jasotzera. Nor aberasten da «jostailu» horiek egiten?

Azken-aurreko tragoa: Pepe, Joxe, Arantza... eta Manuela

Genozidioaren salaketak Euskal Herriko txoko guztiak bete dituen urtea

«Gauzak ondo egin nahi ditut, benetan, eta ofizio honen parte izan»

Turismoak hiria irensten duenean
