Juantxo Egaña

Ipar Euskal Herriaren liberazioa, 1944an

 

Alemaniako Armadak Ipar Euskal Herria okupatu zuen 1940tik 1944ra arte. Aurten bete da liberazioaren 75. urteurrena. Zenbait iturriren arabera, nazien okupazioan Ipar Euskal Herrian 200 fusilatu inguru eta 1.500 deportatutik gora izan ziren. Angelu eta Biarritzen bonbardaketa okupazioko gertakari esanguratsuenetakoa izan zen. 1944ko martxoaren 27an, Ameriketako Estatu Batuetako 50 bat hegazkinek 125 tona bonba jaurti eta ia 400 eraikin birrindu zituzten. 115 zibiletik gora hil ziren eta ia 250 zauritu ere izan ziren. Haien jomuga Biarrizko aerodromoa eta alemanen base bat ziren. Aliatuak 1944ko ekinaren 6an Normandian eta abuztuaren 15ean Proventzan lehorreratu ostean, Alemaniako tropak atzera egiten hasi ziren. Abuztu hartan heldu zen Ipar Euskal Herriaren liberazioa, hilak 24an erresistentziako zenbait talde Baionara sartzean. Artikulua ilustratzen duen irudian Nafarroa Behereko eta Zuberoako erresistentziako kideen talde bat ageri da, 1944ko abuztuaren 21ean Donibane Garazira sartzen.