Gudariak eta internazionalistak, Galdakaon preso, 1937an
Argazki hau armada frankista Galdakaora sartu eta biharamunean egindakoa da, 1937ko ekainaren 16an, Bilbo jausi baino hiru egun lehenago. Irudi harrigarria da, beharbada orain arte ez baitugu horrelakorik ikusi. Argazkilari ezezagun baten kamerak preso hartutako gudari eta internazionalista talde baten atxilotze unea jaso zuen. Argazki gogorra da, militar kolpista eta genozidek moztutako bizitzen etorkizun zalantzagarria aurpegietan islatzen da. Argazki hau gaur egun Madrilgo Biblioteca Nacionalean ikusgai dagoen “Frente de Vizcaya. Prisioneros rojos cogidos en Galdacano" izeneko erreportajearen parte da.
herria
Feminista zaharrek taldea osatu dute Basaurin, zaintza eta zahartzaro eredu berriak aldarrikatzeko
herria
Borroka ez da eten, beste zaintza eta zahartzaro eredu batzuk aldarrikatzen ari dira Basauriko Marienean
herria
Musker bat olatu artean, Zarauzko plaian
erritarrak
Bizitzaren gorabeherak
herria