Xabier Izaga Gonzalez
IKUSMIRA

DURANGOKO AZOKA

Marisol RAMIREZ/ FOKU
Marisol RAMIREZ/ FOKU

Garai batean ez zen hainbeste gazte ikusten. Helduak ere ez ziren samaldan joaten. Hamarkada bat eta erdi du Landako Erakustazokaren beroan, baina lehenago beste lau hamarkada hainbat lekutako karpetan, Merkatu Plazan eta Andra Mariaren basilikako arkupean. Han egiten zenean, ez zegoen goienkalerik, ez barrenkalerik, eta argitaletxe gutxiagok parte hartzen zuten, argitaletxe gutxiago zeuden-eta, batez ere euskal argitaletxeak. Berez, Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azoka da, baina nahikoa du Durangoko Azoka. Ez du jatorriaren adierazpiderik behar, RAEk ez bezala. Izan ere, euskalgintzaren topagune izan nahi zuen, eta hala da. Arazo ugari izan ditu mende erdia baino gehiagoan, mota guztietako arazoak, ordezkatzen duen jendarteak bezala, baina, jendarteak berak egin bezala, arazoak gainditzen joan da, iparra galdu gabe eta okerrak gorabehera. Horri esker, urtero gazte tropela hartzen du bere kaleetan. Nola oroituko du liburutik bista altxatu duen neskatilak mende erdi barru?