Juantxo EGAÑA

Elurtza Gasteizen

1953. urtearen hasieran, Gabonetako oporraldi betean, euskal hiriburuetan elurte handiak izan ziren. Donostiako Kontxa hondartza ere estali zuen mantu zuriak urtarrilaren 5ean. Abenduarekin batera, elurteak ere iritsi ziren Euskal Herrira, eta, zenbait kasutan, Gasteizen esaterako, gogoratzen diren handienetako bat bota zuen; garaiko hedabideen arabera, metro erdi baino gehiagoko altuerakoa. Irudian, Andre Maria Zuriaren plaza ageri da, elurrak guztiz estalita eta haren fisionomia gaur egungoaren desberdina. Herritarrek zabaldu zituzten bideak jendea ibiltzeko, batzuetan udal brigaden laguntzarekin. Jose Maria Parra gasteiztarrak egin zuen argazkia. Dato kalean estudio bat zuen eta haren jarduna gehienbat gizarte erreportajeak, errebelatua eta argazki materialaren salmenta zen.