Juantxo EGAÑA

Untzueko eskola mistoko maistrak, duela mendebete

1911n, Untzueko eskola mistoa inauguratu zuten. Garai hartan, Nafarroako herri horrek 400 biztanle inguru zituen. Eskola berria Untzueko semea zen baina Argentinan bizi zen Balbino Arizu ardogintzako enpresaburuaren laguntza ekonomikoari esker eraiki zuten. “Novedades” aldizkariak eta “El eco de Navarra” egunkariak ekitaldiaren berri eman zuten; bertan, Victoriano Labiano alkateak, kaputxino batek eta Alberto Oficialdegui parrokoak parte hartu zuten. Artikulua ilustratzen duen irudia 1916an egin zuen Untzueko parroko Alberto Oficialdegui artaxoarrak, argazkizalea zenak. Bertan hiru maistra ageri dira, argazkirako jarrita. Urte haietako maistren izendapenetan, Maria Antonia eta Mercedes Tirapu irakasleen izenak agertzen dira Untzuen.