Juantxo EGAÑA

Azpirozen eta Jaunarenaren artekoa, 1930ean

Artikulua ilustratzen duen argazkia 1930eko ekainaren 8an egina da. Egun hartan Lekunberriko trinketean Iribasko Azpirozen eta Saldiasko Jaunarena aizkolarien arteko apustua zegoen. Azpirozek zortzi enbor moztu behar zituen eta Jaunarenak zazpi. Saldiasko aizkolariak irabazi zuen, 15 segundoren aldea aterata. Argazkia lehia amaitu ondoren egina da eta bertan Jaunarena bere entrenatzailearekin ageri da. Irudiaren egilea Jose Galle Gallego argazkilaria izan zen (Valladolid, 1898 - Iruñea, 1983), 1920ko hamarkadaren hasieran Iruñera bizitzera joan eta Ruperez argazkilariarekin Nafarroako hiriburuan lanean hasi zena. 1929an, Rafael Bozano Gallego anaiarekin batera, argazki estudio bat zabaldu zuen, baina lankidetza horrek oso denbora gutxi iraun zuen. Gallegoren lana oso zabala da eta argazkigintzako genero guztiak hartzen ditu baitan, nahiz eta adierazgarriena argazki dokumentalena den. Hainbat hedabidetako korrespontsal grafikoa izan zen.