«BEGIETAN DAUKAT»

«Begietan daukat oraindik», esan zidan behin adineko emakume batek oroitzapen bat fresko-fresko zeukala adierazteko. Izan ere, begiak oroitzapenak gordetzeko kutxa egokiak dira. Badira begiak bustitzen dituzten oroitzapenak eta badira begiak itxiarazten dituzten akorduak. Denak gordetzen dira begietan, jaso nahi direnak eta ahaztu nahi direnak.
Haurrak eskolara bueltatu dira eta irakasleak erotuta dabiltza, musuak tapatzea eta eskuak garbitzea helburu pedagogiko bihurtuta halabeharrez. Ezinbesteko bihurtu da ikasleei begietara begiratzea eta lasai egon daitezela sinetsaraztea. Orain, besoek ezin dutenez, begiek besarkatu behar dute. Askotan esaten da konfiantza estuko bi pertsonek nahikoa dutela begietara begiratzea batek zer nahi duen edota besteak zer sentitzen duen jakiteko. Irakasle batek ikasle batekin begietako hari hori ehuntzea lortzen duenean, begiak itxi eta lasai lo egiteko moduan da.

«Euskal Herriak eta euskarak harrapatu egin naute»

«Arabako bertsolariei 50 urteotako lana eskertu behar diegu. Beti izan ditugu ondoan»

«Etorriko dena gaur daukaguna eta eduki duguna baino hobea izango da»

«Gure txapelketa ere garrantzia hartzen ari da, hemen ere badago zer esana eta maila»
