2020/10/03

THAILANDIAKO ERREGIMENA, KOLOKAN
Dabid Lazkanoiturburu
Tailandia4

Erregeak, Armadak eta elite ekonomikoek osatzen dute Thailandian «boterearen triangelua». Baina herritar askok «nahikoa da!» esan dute eta, ikasleak lehen lerroan direla, milaka eta milaka pertsona atera dira kaleetara. Errege Jauregira eskutitz bat ere igorri dute, «cahier de doleances» thailandiarrak. Vajiralongkorn erregea ez zen bertan, ia urte osoa Berlineko luxuzko hotel batean igarotzen duelako bere harenarekin. iPanasaya «Rung» Sithijirawattana eta Panupong «Mike» Jadnok bozeramaile dituen mugimenduak erregearen jarduna kontrolatzea, Armada boteretik kentzea eta eskubide demokratikoak exijitzen ditu. Ez daude bakarrik eta oposizioko «jaka gorrien» babesa jaso dute. 2014an Armadak estatu kolpea jo zuen Thailandia iparraldeko nekazarien babesa duen mugimendu horren matxinada suntsitzeko eta, ordutik hona, «Antzinako Erregimena» indartu egin da. Datorren urriaren 14rako greba orokorra dago deituta. Duela bost urte bezala, aterako ote ditu kalera botereak bere «jaka horiak»?