AEB-ETAN DENA DA POSIBLE, OKERRENA ERE


Munduko «demokraziarik zaharrenean», azken mendean bere burua eredu moduan saldu duten Ameriketako Estatu Batuetan, kaosa da nagusi hauteskundeen ostean. Boto kopuruari dagokionez Joe Biden demokrata aise gailendu bada ere, estatu bakoitzak ematen dituen hautatzaile kopuruari dagokionez lehia oso estua da eta emaitza oso onak atera dituen Donald Trump presidenteak aspaldian iragarri zuen gidoiari jarraitu dio: iruzurra salatu eta kontaketa amaitu baino lehen bere garaipena aldarrikatu. Horrela, bada, bere jarraitzaileak sutan jartzea du helburu, baina demokrata bozkatu duen jendearen artean ere haserrea nagusitzen ari da. Azken horien ustez, Etxe Zuriko maizterrak ez du emaitza errespetatu eta, galtzen badu, ez omen du kargua uzteko asmorik. Zenbait adituren arabera, AEBetan intentsitate urriko gerra zibil bat sor daiteke. Zoramena dirudi lerro hauek idazten ari garen bitartean. Baina «AEBetan dena da posible» dioen leloak gero eta zuzenagoa dirudi, baina zentzurik txarrenean.

«Arabako bertsolariei 50 urteotako lana eskertu behar diegu. Beti izan ditugu ondoan»

«Euskal Herriak eta euskarak harrapatu egin naute»

«Gure txapelketa ere garrantzia hartzen ari da, hemen ere badago zer esana eta maila»

Medikuok osasun sistemarekin dugun haustura emozionala denon kalterako da
