Dabid Lazkanoiturburu
IKUSMIRA

SALBUESPENA PAREZ PARE, ZINA EGITEAN

AEBetako demokrazian formek eta liturgiek duten garrantzia kontuan hartuta, bereizia oso izan da Joe Biden presidente berriaren kargua hartzea. Ikusleen aurrean mintzatu beharrean, milaka barren eta izarren ikurrei begira mintzatu zen politikaria. Milaka soldaduz eta poliziaz inguratuta zegoen Kapitolioa eta inguruak, gerraren atarian balira bezala.

Baina ekitaldia egin egin zen, eta mila inguru gonbidatu bertaratu ziren, besteak beste, Bush eta Obama (argazkian ikusten den bezala, emozio handiarekin besarkatu zuten elkar presidente ohiak eta egun haren ondorengoa den Bidenek). Ekitaldiak beste izar batzuk ere izan zituen, Lady Gaga tartean. Haren emanaldiak ezin izan zuen AEBetako egutegi politikoan hain esangura handia duen eguna erabat goxatu, benetan hotza eta arraroa izan baitzen, Bernie Sanders senatari sozialistaren irudiak agerian uzten duenez. «Amerikako» demokraziak egun, baina aspaldiko auziengatik, bizi duen krisialdi sakonaren, existentzialaren, lekuko. Dabid Lazkanoiturburu