INAUTERIETAKO KALE HUTSAK, OSPITALEAK HUSTEKO


Tolosan inauteriak, goiko irudian ikusten ez den bezala. Herenegungo argazkia da. Horrela ageri zen ostegun gizenean azaldu beharrik ez dagoen motiboa ez balitz beheko irudian bezalatsu ageriko zen plaza. Musika, poza, parrandarako gogoa... eta jendetza. Nork esango zuen iazko gaurko egunez. Zerbait larria gertatu behar zen Tolosako inauteriak bertan behera uzteko, frankismotik itzuri ziren inauteri bakanetakoak. Hala berean, ez genuen imajinatu ere egiten zer gertatu behar zen sanferminak, Iruñean nahiz Lesakan, bertan behera uzteko. Edo Bilboko Aste Nagusia, Baionako bestak, Gasteizkoak edo oraindik orain Abadiñon izan (ez) diren sanblasak. Penagarria, jaietan kaleak horrela ikustea; penagarria, egunero horrela ikustea. Are penagarriagoa, ordea, ospitaleko gelak mukuru beteta ikustea, pandemian sinistuta zein ez sinistuta ere. Badirudi honezkero ez dagoela frogatu beharrik egun bakan batzuetako kale eta txoko jendetsuek ospitaleak txikiagotzen dituztela. Xabier Izaga Gonzalez
Maitasun aitortza bat

Torturatuen senide eta lagunak: hitz gutxiko akonpainamendu handia

Zikin, zaratatsu eta euskarazko hitzaren jabe

Inauterien izaeran sakontzeko lana, Mediabask eta NAIZ Irratiaren eskutik
