Ainara Lertxundi
IKUSMIRA

LEHEN TXERTOAK BLOKEATUTAKO GAZARA IRITSI DIRA

KHATIB | AFP
KHATIB | AFP

Israel bere biztanleriaren artean txertoa banatzen herrialde azkarrenetariko bat izan da. Palestinarrekin, ordea, ez du berdin jokatu eta pandemiari ateak ixteko hain ezinbestekoa den txertoa beste presio arma bat bihurtu du. Asteazkenean iritsi ziren Gazara Sputnik txerto errusiarraren lehen 2.000 dosiak, bi egunez Zisjordanian blokeatuta egon ostean. Palestinako Osasun Ministerioak nabarmendu duenez, nazioarteko presioari esker gauzatu ahal izan da entrega hori, bereziki Osasunaren Mundu Erakundeari esker. Kerem Shalom pasabidetik sartu ziren. Diputatu israeldarrek txertoak bi zibilen askatasunaren eta 2014ko erasoaldian hil ziren bi soldaduen gorpuen trukean bidaltzea proposatu zuten. Israelgo hainbat GKE-ek txertoak «zigor kolektibo bat» ezartzeko erabiltzea salatu zuten. Gaza lurrez, airez eta itsasoz blokeatuta du Israelek 2007tik. Zisjordaniak, hiru milioi biztanle dituenak, momentuz 12.000 dosi soilik jaso ditu. Horietatik, Errusiak 10.000 eman dizkio eta Israelek 2.000. Gerra logika giza eskubideen gainetik berriro ere.