Ainara Lertxundi

SIRIA, GERRAK TXIKITUTAKO HERRIA . Historiaren «kapitulu beltzenetarikoa», Nazio Batuek ohartarazi dutenez

Siriako gerratea hasi zenetik dagoeneko hamar urte bete dira. Herrialderako Nazio Batuetako mandatari berezia den Geir Pedersenen hitzetan, historiaren «kapitulu beltzenetariko bat» da. «Adin eta sexu guztietako siriarrek imajinaezinak diren biolentziak eta eskubide urraketak pairatu dituzte hamarkada honetan, herrialdearen edozein lekutan, testuinguru guztietan. Momentu honetan, nolabaiteko barealdia dago, baina lasaitasun hori oso hauskorra da, mehatxupean dago etengabe. Ez dago garaipen militarrik, indarrean dagoen su-eten hauskor horretaz baliatu behar dugu irtenbide politiko bat bilatzeko», esan zuen hamargarren urteurrena betetzean. Gobernuak ez du adierazpen zuzenik egin; aurkariek, aldiz, Idleben, ipar-mendebaldean, manifestazioa egin zuten “Siria herritarrentzat da, ez Al-Assadentzat” lelopean.

ETENGABEKO BONBARDAKETAK

Hamar urte hauetan, bonbardaketak etengabeak izan dira. Suntsipena begi bistakoa da, irudia Daraa hirikoa da, 2017ko maiatzaren 22an. Iturri desberdinen arabera, 380.000 eta 500.000 siriar artean hil dira. 2019an soilik, 11.200etik 15.000ra hildako egon ziren. Zifra horiek gutxi gorabeherakoak dira.      Mohamad ABAZEED / AFP