Juantxo EGAÑA

ITZAN, GARIA JOTZEN

NICOLAS ARDANAZ. NAFARROAKO MUSEOA
NICOLAS ARDANAZ. NAFARROAKO MUSEOA

Argazki hau 1960ko abuztuan egina da, Saratsan, Iruñeko merindadeko Itza zendean. Irudiak gari-jotzea jaso zuen. Neska batek idiak gidatzen ditu, lastoa moztu eta alea eta galburuak bereizten dituen trailua arrastaka daramatenak. Bi idien artean dagoenen sokak trailutik tiratzen du; eskuarki, trailua egurrezkoa zen eta laboreak mozteko harri inkrustatuak zituen. Idiek beren lana egiten zuten bitartean jan ez zezaten, sare bat zeramaten ahoan. Artikulua ilustratzen duen argazkiak kutsu piktorikoa du, eta haren egilea Nicolas Ardanaz (1910-1982) da. Haren irudiak ez dira ustekabekoak, aztertutako konposizioak dira. Argazkilari amateurra zen, eta drogeria bat zuen Iruñeko Kale Nagusian. Hainbat aldizkaritan argitaratu zuen, hala nola “Pregón” eta “Vida Vasca”-n, baita argazkigintzarekin lotutako beste batzuetan ere; esaterako, “Sombras”-en. 1960an, argazki hau egin zuen urtean, Nafarroako Argazkilaritza Elkarteak antolatutako Lehen Areto Latinoan eta Euskal Herriko VII. Argazki Erakusketan saritu zuten. Era berean, 1964 eta 1965eko sanferminak iragartzeko kartelen egilea izan zen. Gaur egun Nafarroako Museoak gordetzen ditu haren funtsak.