Juantxo EGAÑA

Deustuko Unibertsitatea kontzentrazio esparru bihurtuta

ESPAINIAKO LIBURUTEGI NAZIONALA
ESPAINIAKO LIBURUTEGI NAZIONALA

1937ko ekainaren 19an Bilbo tropa frankisten esku erori eta gero, errepresioa ikaragarria izan zen; garbiketa prozesuak, atxiloketak eta fusilamenduak izan ziren nonahi. Kartzelak milaka euskaldunekin bete ziren. Bilboko Eskolapioak bezalako ikastetxe batzuk ere espetxe bihurtu ziren. Deustuko Unibertsitatea kontzentrazio esparru bihurtu zen 1937ko ekainean tropa frankistak sartu zirenetik 1940ko hasiera arte. Kontzentrazio esparru horrek milaka preso hartu zituen eta heriotza asko izan ziren bertan, gaixotasunek, pilaketek, higiene faltak eta ur eta elikadura gabeziak eraginda. Gainera, 200 lagun fusilatu egin zituzten. Ehunka preso Arboleda, Gallarta eta Galdamesko meategietara eta auzolandegietara eraman zituzten lanera. 1938an 4.640 preso aipatzen ziren txosten batean eta ez zuten ahoz gora lo egiteko lekurik.

Deustuko kontzentrazio esparruaren arduraduna Luis Martin Pinillos koronela izan zen, gerrako presoen kontzentrazio esparruen ikuskaritzako buru izan zena. Bere hastapenetan erregimen frankistaren erakunde errepresiboenetako bat izan zen.