FAXISTEN ATZAPARRETATIK ASKATU ZITUZTENAK

1936ko irailaren 13an tropa frankistak Donostian sartu ziren. Errepresioak erbestera eraman zituen donostiar asko, beste batzuk atxilotu eta espetxeratu egin zituzten eta ia 400 exekutatu. Gure oroimenean geratu dira frankistak Gipuzkoako hiriburura iritsi zireneko argazkiak, Gros auzotik sartu ziren Artaxoako 40enak, Paulino Uzkudun boxeolaria Askatasunaren Etorbidean tanke batetik agur faxista egiten ageri deneko argazkiak eta beste batzuk, gehienak kolpisten ikuspuntutik ikusita. Batez ere familia artxiboetan gordetako erbestekoak eta erresistentziakoak dira gaur egunera gutxien iritsi direnak. Duela gutxi, Nazioarteko Gurutze Gorriaren artxiboek Euskal Herriko eta Estatuko beste leku batzuetako Gerra Zibilaren argazki batzuk argitaratu dituzte. Irudian, 1937ko uztailean Ondarretako espetxetik Raymond Courvoisier Nazioarteko Gurutze Gorriko ordezkariaren bitartekaritzaren ondoren atera ziren zenbait preso ageri dira, eta haien ondoan Courvoisier bera, besoko batekin.

Azken-aurreko tragoa: Pepe, Joxe, Arantza... eta Manuela

Genozidioaren salaketak Euskal Herriko txoko guztiak bete dituen urtea

«Gauzak ondo egin nahi ditut, benetan, eta ofizio honen parte izan»

Turismoak hiria irensten duenean
