Juantxo EGAÑA

MUTRIKUKO ARRANTZALEAK ETXEAN, 1925ean

1925ean, Eusko Ikaskuntzak antolatuta, Euskal Itsas Arrantzako Batzarra egin zen Donostian, eta hiru urte geroago, aurkeztutako lanak bildu zituen liburu bat argitaratu zen. Besteak beste, Elantxobe, Zierbena, Ondarroa eta Lekeitioko arrantzaleen etxeen argazkiekin ilustratuta zegoen liburua. Mutrikuko Berriatua dorretxeko atean egindako argazkia Indalecio Ojangureni enkargatutako album batekoa da, eta bertan testu hau ageri da eskuz idatzita: «Argazki hauek 1925eko Arrantza Batzarrera aurkeztutako lanak osatzeko egin ziren; batzar hartan arrantza arazoen balantzea egin zen. Argazkian, ezkerrean zutik, Francisco Arrizabalaga ageri da, eta haren ondoan, berariazko banku banatan eserita, Jesus Arrizabalaga eta Patxi Arrizabalaga amugileak, Frantziskoren biloba eta semea hurrenez hurren.