GAUR8
IKUSMIRA

SUDAN, UDABERRI ARABIARARREN AZKEN(-AURREKO) ALEA?

Zortzi urte geroago iritsi ziren sudandarrak 2011ko Udaberri Arabiarrera. 2019an bota zuten 30 urtean agintean egon zen Omar al-Baxir. Oposizioa Armadarekin akordio batera iritsi zen trantsizioan boterea tartekatzeko. Baina aurten argi ikusi da autokrata sakrifikatu behar izan zuten militarrak ez zeudela inolaz ere herrialdea zibilen eskuetan uzteko prest. 2013an Egipton gertatu zen bezala, pasa den urriaren 25ean estatu-kolpea eman zuten, eta lehen ministroa kargutik bota eta bere etxean atxilotu zuten. Ordutik hona jendea kalera atera da gobernua zibilen mende egon behar dela aldarrikatzeko. Militarrek Internet eta telefono sarea moztuz eta tiroka erantzun diete manifestariei, dozenaka hildako (aste honetan 15) eta ehunka zauritu eraginez. Badirudi errepresioak eta Sudanen isolamenduak matxinadari amaiera eman diezaioketela. Herrialde arabiarren esperantzak berpiztu zituen udaberriaren amaieran ote gaude? Azken matxinadan? Ala azken-aurrekoan?