Juantxo EGAÑA

Eamon de valera, Zarauzko Euskal jaietan

EGILE EZEZAGUNA. BILDUMA PARTIKULARRA.
EGILE EZEZAGUNA. BILDUMA PARTIKULARRA.

1953ko irailaren 9an, Zarautzen Euskal Jaia ospatu zen. Egun hori Gipuzkoa osoan ospatzen zen Arantzazuko Ama Birjina zela-eta. Prentsa frankistak Zarauzko jaiaren berri eman zuen: erromeriaz eta beste jai ekitaldi batzuez gain –txistularien alardeak, adibidez–, goiz eta arratsaldez frantziskotarren elizan egindako mezak azpimarratzen zituen, baita 15.30ean Arantzazuko Ama Birjinarekin egindako prozesioa ere. Artikulua ilustratzen duen argazkian fraide frantziskotar batzuk ikusten dira prozesioaren une batean, eta ikusle gisa Eamon de Valera ageri da lehen planoan. Garai hartan 71 urte zituen eta Irlandako lehen ministroa zen; urte batzuk geroago, 1959an, presidente izendatu zuten eta 1973. urtera arte bete zuen kargu hori.