Juantxo EGAÑA

Erbesteratutako euskal herritarrak Calaisko pasabidean

(IÑAKI ANASAGASTI FUNTSA)
(IÑAKI ANASAGASTI FUNTSA)

1936ko gerraren ondorioetako bat milaka euskaldun erbestera irtetea izan zen. Eusko Jaurlaritzako Gizarte Laguntza Sailak aterpe batzuk antolatu zituen Estatu frantseseko hainbat herritan, baina ehunka errefuxiatu eraman zituzten Gurs eta Argeles-sur-Mer bezalako barneratze esparruetara.

Irudian euskal erbesteratuen talde bat agertzen da, gehienak emakumeak eta haurrak, Berck herrian (Pas-de-Calais), 1939ko irailean Mundu Gerra deklaratu zenean. Oro har, inguru horretako errefuxiatuei harrera ona egin zitzaien, I. Mundu Gerran gertatu zenaren oroitzapena baitzuten bertako biztanleek. Azken lerroan Herri Lanetako sailburu eta Euskadiko Alderdi Komunistako militante izandako Juan Astigarribia ikus daiteke. Panamara erbesteratu zen, eta urte batzuk geroago, iraultzaren garaipenarekin, Kubara.