Juantxo EGAÑA

1899ko azoka egun bat Donibane Garazin

(HERMANN ALBRETCH INSINGER. STADTARCHIV UND LANDESGESCHICHTLICHE BIBLIOTHEK BIELEFELD.)

Alemaniako Bielefeld hiriko udal artxiboak Hermann Albretcht Insinger (1827-1911) argazkilari afizionatu holandarraren irudiak ditu. Milaka irudien artean, XIX. mende amaierako Euskal Herriko argazkiak biltzen dituen album bat dago; gehienak, estereoskopikoak. Biarritz, Baiona, Getaria, Hondarribia eta Donibane Garazi agertzen dira, besteak beste, irudi horietan. Hermann Albretcht Amsterdamen lan egin zuen enpresaburu eta politikaria izan zen. Erretiratu ondoren, Parisera bizitzera joan zen. Hiri horretako 2.000 argazki inguru egin zituen 1889 eta 1905 bitartean. 7.000 irudi baino gehiago egin zituen argazkilari honek Europako hainbat herrialdetara egindako bidaietan. Hermann Albretchtek egunerokotasuna, gizarte-bizitza eta gizartearen eraldaketa erretratatu zituen urte haietan, baita Erroma, Amsterdam, Zurich, Paris, Bielefeld eta beste hiri batzuetako hirigintza-aldaketak ere. Artikuluak erakusten duen irudia 1899ko apirilean egina dago Donibane Garazin, azoka egun batean.