Juantxo EGAÑA

Bilboko Arriaga inguruak XX. mende hasieran

(J.J. KILLELEA & CO. AEB-ETAKO KONGRESUAREN LIBURUTEGIA)

Bilboko Arriaga antzokia 1890eko maiatzaren 31n inauguratu zuten. 1914ko abenduaren 22an sutea piztu zen bertan, zarzuela konpainia bat oholtzan lanean ari zen bitartean, eta 1919ko ekainaren 5era arte ez zuten antzokia berriro inauguratu.

Artikulua ilustratzen duen irudia harrigarria da, 1908an egina dago eta Bilboko Arriaga antzokiaren atzealdea ikusten da bertan. Irudiaren erdian haur batzuk eta, ez oso urruti, txerriak lurrean mokoka. Azoka eguna? Atzealdean, eskuinean, tranbia bat eta Areatza. Ezkerrean, Evaristo Txurrukak bi ertzetan egin zituen portuen ertz bat ageri da. Gaur egun, bi geratzen dira Sendejan. Arriagaren ondoan Antzokiko Kaia izenekoa zegoen, banaketa azkarreko salgaiak jasotzen zituena. Irudi hau New Yorkeko “Union Photographic” konpainiak merkaturatu zuen formatu estereoskopikoan.