Juantxo EGAÑA

Gernika Batailoia, 1945ean Bordelen desfilatzen

(BILDUMA PARTIKULARRA)

1944an, erbesteko Eusko Jaurlaritzak Gernika Batailoia sortu zuen, lanbidez igeltseroa eta ANVko militantea zen Kepa Ordoki komandantearen agindupean. 1945eko apirilaren 14tik 20ra, Pointe de Grave-eko batailaren ondorengo askapenean, Gernika Batailoiak alemaniar posizioen aurka borrokatu zuen. Bost gudari hil ziren eta 35 zauritu ziren. Pointe de Grave askatu ondoren, batailoiko kide batzuk kondekoratuak izan ziren. Batailoiak apirilaren 22an desfilatu zuen Grayango aireportuan, eta han, De Gaulle jeneralak euskal tropak ikuskatu zituen. Esker onez, De Gaulle jeneralak hauxe adierazi zion Kepa Ordokiri: «Nire komandante hori, Frantziak ez ditu inoiz ahaztuko euskaldunek gure lurra askatzeko egindako ahaleginak eta egindako sakrifizioa». Argazkian, Gernika Batailoia ikus daiteke Bordelen zehar desfilatzen, Antzoki Handiaren aurrean, 1945eko apirilaren 26an, Gernikako bonbardaketaren urteurrenean. Lehen planoan, Kepa Ordoki komandantea eta Iguiñiz agurtzen, eta bere atzean Zubizarreta, ikurrinaren ondoan. Gernika batailoiaren ikurrinak Jose Antonio Agirre lehendakariaren hilkutxa estali zuen 1960an hil zenean.