Bi ertzain epaitu dituzte gaur goizean Kukutza gaztetxea hustu zutenean burutu ziren protestetako batean gazte bati tinpanoa kolpeka zulatzeagatik.
Bilboko Okupazio Mugimendukoek eta Kukutzako kideek elkarretaratzea egin dute Lakuako Barne Sailaren «gezurrak» salatu eta Rodolfo Aresen dismisioa eskatzeko.
Komunikabideen aurrean egindako adierazpenetan 75 lagunek dokumentatutako erasoak jasan zituztela esan dute. Azaldu dutenez, horietako 23k salaketa jarri zuten; 29 parte judizial egon ziren eta beste 23 larrialdietako parteak izan ziren. Argazki eta testigantzen bidez beste 29 eraso gehiago ezagutu zituztela esan dute eta guztira, 104 pertsonak kalteak jasan zituztela esan dute.
Ildo horretan, Rodolfo Ares Barne sailburuak «esandako gezurrak» kritikatu dituzte karga polizialak ez zirelako "manifestarien erasoen erantzuna" izan.
Bilduko zinegotzi Aitziber Ibaibarriagak berriz, Arartekoaren txostena ekarri du gogora eta Ertzaintzaren interbentzioa «neurrigabea eta zentzugabea» izan zela esan du.

Plante de EH Bildu y C-Z a la Medalla de Oro a M. Torres por sus vínculos con Israel

Acusan a Lakua de acallar a una víctima en el acto de Gernika

‘La Revuelta’ astindu du Zetak-en ikuskizunak... eta Euskararen Nazioarteko Egunean

Desalojado el instituto de Martutene, el Ayuntamiento solo realoja a la mitad en La Sirena
