Naiz.info
Baiona

Matematika eta Geografiako azterketak euskaraz egin ahal izango dituzte Baxoako proban

Batxilergoaren probak Filosofiako azterketarekin abiatu dira gaur Ipar Euskal Herrian.

Herri Urratsen karietara Seaskak iragarri zuenez, aurtengo Baxoarentzat, Historia eta Geografia iraskgaiaz gain, Matematikako azterketa ere euskaraz egiteko aukera izango dute ikasleek.

Kazeta.info-ren arabera, Ipar Euskal Herriko batxilergoaren probak Filosofiako azterketarekin abiatu dira gaur eta ekainaren 22ra arte luzatuko dira.

Zuberoa, Nafarroa Beherea eta Lapurdiko ikasleek uztailaren 6tik aurrera jakinen dituzte goi mailako ikasketak egiteko txartela eskuratu duten. Bordeleko Akademiaren webgunean emanen dituzte emaitzak: www.ac-bordeaux.fr.