NAIZ.INFO
GASTEIZ

Alerta egoera Hego Euskal Herrian espero diren euriteengatik

Aemet agentziak Nafarroa alerta laranjan eta EAE horian daudela adierazi du, gaurko espero diren euriteengatik.

Nafarroan alerta laranja ezarri dute hainbat kasutan metro koadroko 30 litro botatzea espero da-eta. EAEn, aldiz, alerta horia izango da, botako duen litro kopurua 15ekoa izatea espero baita.

Aemet-ek alerta laranjaren ondorioz sortu daitezkeen fenomeno meteorologiko ezohikoak direla-eta erne ibiltzeko eskatu du.

Arazoak Gasteizen

Gaur goizaldean izan den trumonadaren ondorioz hamarnaka semaforo suertatu dira kaltetuak Gasteizko ipar-mendebaldean, Udaleko iturriek Efe agentziari adierazitakoaren arabera. Kalteen eraginez, Udaltzaingoak bideratu behar izan du trafikoa hainbat orduz.

Hala eta guztiz ere, ez da auto ilara handirik pilatu.