
Egiari Zor Fundazioko kideek agerraldia egin dute Bilbon azken asteetako gertakarien inguruan bere iritzia ezagutarazteko.Karmelo Arregik, Susana Arregiren nebak, eta Elena Bartolomek, Josu Muguruzaren bikoteak, hartu dute hitza eta Glencree ekimenean parte hartu duten alde bateko zein besteko biktimen ekarpena «bakerako bidea sendotu» eta «elkarbizitza areagotzeko» urrats egokia dela nabarmendu dute.
Salatu dutenez, Estatu frantsesak eta espainiarrak ezin izango dute aurrerantzean «ezikusiarena egin, beraiek ere eskubideen urratzaileak izan direla uste duten biktimak ugariak eta askotarikoak baitira».
Gasteizko Legebiltzarrak eta Lakuako gobernuak sustatu duten Memoriaren Institutuaz ere mintzatu dira eta orain baino erakunde «independenteagoa» behar dela uste dute «memoria guztiak» aintzat hartzen dituena. Estatu «terrorismoaren» biktimak ETAren biktimekin alderatuz gero «bigarren mailakoak» izaten jarraitzen dutela salatu dute eta adibide bezala kalte ordainak nabarmen txikiagoak direla aipatu dute.
Hala ere, joan den asteazkenetik irekita dagoen 1960 eta 1978 bitarteko estatuen biktimei aitortza eta ordaina jasotzeko aukera baliatzeko deialdia egin dute. Ildo horretan, datorren udazkenerako estatuen indarkeriaren ondorioz hildako 379 lagunen izen-abizenak eta hilketen arduradunak zehazten dituen txosten bat aurkeztuko dutela adierazi dute.
Torturaren gaia ere landuko dutela adierazi dute eta arau legal berri baten sorrera bultzatuko dutela eta iker dezatela eskatuko dutela azaldu dute.

La Audiencia Nacional ordena el ingreso en prisión de Arantza Zulueta y Jon Enparantza

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes

Dos años de prisión para el jefe de operaciones de la Ertzaintza en Durango por corrupción

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra



