NAIZ.INFO
BAIONA

UMP64ko gazteen lehendakaria trafiko istripu batean zendu da

Biarritzen jazotako bide istripu baten ondorioz hil egin da Nicolas Fotouhi, UMP64ko gazteen burua, 21 urte zituela. Ezbeharra eragin duen autoaren gidaria atxilotuta dago.

Nicolas Fotouhi, elastiko zuriarekin jantzita, artxiboko irudi batean. (KAZETA.INFO)
Nicolas Fotouhi, elastiko zuriarekin jantzita, artxiboko irudi batean. (KAZETA.INFO)

Ezbeharra goizaldeko hirurak aldera gertatu da, Biarritzeko Verdun etorbidean. Gaztea motoan zihoan eta auto batek harrapatu egin du, Kazeta.infok berri eman duenez. Istripua eragin duen autoaren gidariak ihes egin du, baina goizeko zazpiak aldera jendarmerian azaldu da. Geroztik, gidaria atxilotuta dago.

Sorospen zerbitzuak berehala joan dira istripua gertatu den tokira baina gaztearen heriotza baieztatu baino ezin izan dute egin.

Autoa handik 200 bat metrotara atzeman dute, baina barnean ez zegoenez, polizia gidariaren bila hasi da. Autoaren gidaria goizeko 7.00ak aldera azaldu da komisaldegian, eta ordutik atxilotuta dago.

Nicolas Fotouhiren heriotzak hunkidura handia eragin du bai unibertsitatean bai bere alderdiaren baitan. Bestalde, hedabide zein sare sozialen bidez dolumin keinuak hedatu dira berehala. Hala nola, Simon Piveteau militante sozialistak PS64ko gazteen federazioaren izenean eta bere izenean Fotouhiren familiari, laguneri eta alderdikideei bere elkartasun osoa adierazi die.

Fotouhik 21 urte zituen eta Zuzenbide ikasketak egiten zituen Baionako Unibertsitatean. 2009. urtean, UMP alderdi eskuindarrak departamendu mailan duen gazte sekzioko ardura hartu zuen.