
Andre Greipel (Lotto) alemaniarrak irabazi du esprintean Ruan eta Saint-Quetin herrian artean lehiatu den Tourreko bosgarren etapa. Matthew Goss (Orica) izan da bigarrena. Fabian Cancellarak (RadioShack) jarraitzen du sailkapen nagusiko lehen postuan.
Etapa irabazteko faboritoen artean zegoen Peter Saganek (Liquigas) ezin izan du etapa irabazteko lehian sartu azken kilometrotan izan den eroriko baten erruz.
Eguneko ihesaldia Matthieu Ladagnous (FDJ), Julien Simon (Saur), Pablo Urtasun (Euskaltel) eta Jan Ghyselinckek (Cofidis) osatu dute. Helmugarako 300m faltan harrapatu ditu pelotoiak.
Epernay eta Metz artekoa izango da biharko etapa. 207,5 kilometro osatu beharko dituzte txirrindulariek eta mendiko etapak hasi aurretik azken aukera izango da esprinterrentzat.
NAIZek, egunero bezala, zuzenean eskainiko du etaparen kontakizuna http://tourra.naiz.info/ webgunean.

Cuatro detenidos, militares con símbología nazi agredidos y diversos altercados en la final

Los nacionalistas somos todos unos desubicados

‘Pertur’: qué se sabe, qué no se sabe y qué es ‘fake’

El periodista Fonsi Loaiza, agredido en Cádiz, denuncia el «uso del terror fascista»
