Naiz.info
Iruñea

Askapenaren 25. urteurreneko kantua osatu du Vendettak

Azaroaren 10ean asanblada internazionalista egingo du Askapenak Altsasun bere 25. urteurrena dela-eta.

Askapena erakunde internazionalistak 25 urte bete ditu eta urteurrena Vendetta taldeak osatutako kantuarekin batera ospatuko dute.

Abestian, talde nafarrak nazioarteko hainbat musikarien laguntza izan du. Tenerifeko DJ Chola izan da kolaboratzaile lanetan, eta beren ahotsa jarri dute Xavi Sarriak (Obrint Pas), Gian Paolo Picchiamik (Banda Bassotti), Tomás ‘Rata’ Maldonadok (Guachupé).

Azaroaren 10ean asanblada internazionalista ospatuko du Askapenak urteurrena dela-eta. Altsasun izango da eta Vendetta ere bertan izango da, beste hainbat taldeekin batera.