
Gaur hasi eta hurrengo larunbatera arte ez da aspertzeko aukerarik izango Donostian. Arratsaldeko 19.00ak aldera, Donostiako Piratek ‘Artillero’ kanta ezaguna abestu dute. Haiekin batera izan dira, gainera, Juan Karlos Izagirre alkatea eta udalbatzako beste hainbat kide.
Nabarmentzekoa da aurtengoan udalbatzako kideek, beste urte batzuetan ez bezala, Udaletxeko balkoian egoteari uko egin eta Piraten artean bizi izan dutela ‘Artillero’-ren unea. Izagirrek azaldu duenez, Piraten eskakizunari erantzunez jaitsi dira balkoitik, eta Udalean ordezkaritza daukaten alderdi guztietako kideen presentzia azpimarratu du.
Ondoren, ohikoa den bezala, Luis Mokoroa artillero nagusiak kanoia piztu du eta Alderdi Ederren bildutako milaka lagunen aurrean hasi da aurtengo Aste Nagusia.
Piraten mugimenduak hamargarren urteurrena ospatzen da eta Udalaren aitortza jasoko dute gaur jai herrikoien alde egindako lanarengatik. Astelehenean berriro ere protagonismoa bereganatuko dute Piratek, beren urteroko Abordaia egingo baitute.
Guztira, 300 ekitaldi baino gehiagok osatzen dute Aste Nagusiko egitaraua.

Elkar argitaletxeak Hertzainaken errepertorioa baimenik gabe ustiatu zuela ebatzi du epaitegiak

Osakidetza ha administrado vacunas caducadas a 253 personas, la mayoría bebés

Osakidetza anuncia un paquete de medidas para agilizar la Atención Primaria

Osakidetza administró otros dos tipos de vacunas caducadas; la Fiscalía abre diligencias




