Naiz.info
Barcelona

Gilbertek bolada txarrari amaiera eman dio Bartzelonan

Txirrindulari belgikarrak Joaquim Rodriguez liderra gainditu du helmugan. Kataluniarrak aurkari zuzenekiko duen tartea handitzeko baliatu du.

2011an txirrindularirik onena izan zen Philippe Gilbertek, urtebete itxaron behar izan du garaipen bat lortzeko. Belgikarrak Vueltako bederatzigarren etapa irabazi du Joaquim Rodriguez liderra esprintean gainditu ondoren.

Gilbertekin batera, kataluniarra izan da etapako bigarren garaielea. Rodriguezek azken kilometroetako igoera baliatu du faborito nagusiekiko tartea handitzeko.

Ikusi sailkapenak NAIZen webgune berezian.