NAIZ.INFO
XIXON

Cuitunigruko duelua dute zain txirrindulariek

Vueltak etapa handia du gaur. Cuitunigrun bukatu baino lehen, San Llorienzu eta La Cobertoriako igoerei aurre egin beharko diete txirrindulariek gaurko ibilbide zorrotzean.

Duen abantaila sendotzen saiatuko da gaurkoan ere ‘Purito’ Rodriguez, mailot gorriduna. (Jaime REINA/AFP PHOTO)
Duen abantaila sendotzen saiatuko da gaurkoan ere ‘Purito’ Rodriguez, mailot gorriduna. (Jaime REINA/AFP PHOTO)

Vueltako 16. etapa 12.30ean hasi eta  17.25-17.55 bitartean bukatuko da. Beti bezala, NAIZen webgune berezian jarrai dezakezu zuzenean.

Gaurko etapan asko dago jokoan, sailkapen nagusian bigarren den Alberto Contador Joaquim Rodriguez liderrari 22 segunduetako batzuk kentzen saiatuko baita. Alejandro Valverde, bere aldetik, Chris Froomeri ateratzen dion aldea handitzen saiatuko da.

San Llorienzu (10 kilometro-%8,5) eta La Cobertoriako (8 kilometro-%8,6) igoerak aperitibo izango dituzte txirrindulariek, Payaresko portua eta bereziki Cuitunigrura arteko luzapenari ekin aurretik.